Federico Sánchez-ekin, “Fede”, “Fango”-ko zelaian elkartu gara. Hitzordua, taldearen entrenamendua baino lehen izan da, berak igande honetako partidaren inguruko iritziak emateko.
Egun hauetan zehar, UBR familia, zirrara beteriko egunak igarotzen ari da. Zaleen eta taldearen artean partekatutako ametsak eta ilusioak.
-Hasteko, UBR-en partez, zorionak berriro ere, Salamanca-ko garaipenarengatik.
Eskerrik asko zoriontzeagatik. Besarkada handi bat guztiontzako eta eskerrik asko zuen laguntzagatik.
-Zelan ikusten duzu maiatzak 12-ko bueltako partida?
Igande honetako lehiari begira, etxean jokatzeak lagundu behar du. Hasiera-hasieratik, kontzentratuta irten behar gara eta gure jokoa egitera uzten ez gaituzten okerrak ezin ditugu gauzatu. Salamancan lortu genuen garaipena, guretzat bulkada bat izan behar da eta gure zaleen aurrean garaipen horrek balio bat izan behar du.
-Zuretzat zeintzuk dira igande honetan jokatuko duzuen partidaren gakoak?
Batez ere, melean eutsi eta zabalean jolastu. Gure jokoa gauzatu eta gu garen moduan zelaian izan. Gure ahalmenez baliatu behar gara, gure jokoak balio bat eduki behar du eta hori ustiatu behar dugu.
-Era honetako lehia batean, jokalariak motibatzeko beharra dago edo jokoan dagoena, jokalariak motibatzeko nahikoa da?
Jokalarientzako fase honetara heldu izana, motibazio bat da. Markatutako helburua baita.
Une honetara heltzea eta igoera lortzeko lehiatzea guztion desioa da.
– Zuretzako, gure taldeko zein talde finalera heltzeko faboritoa da, nahiz eta , guztiek UBR finalera heltzea deseatu arren?
Oviedo. Asturiarrak oso talde langilea da. Ez dituzte arriskuak sumatzen eta hartzen, tabla eta esperientzia anitzeko pertsonak eta maila handiko kanpotarrekin. Oso ondo armatuta dagoen taldea da.
-Gure afizioa igande honetan Fango-ra hurbiltzeko deialdi bat?
Mundu guztia igotzea. Hau ez dago eginda, guztien babesa behar dugu mailak igotzen jarraitzeko. Arnasa, elkartasun oihua, zure jendearen animoak euskarriak dira. Horregatik, gure igande honetan gure zaleak itxaroten ditugu, guztien artean gehitzen jarraitzeko.
-Igoera lortzen baduzue, promesaren bat botatzen animatuko zinateke?
Momentuz ez daukat ezer ez pentsatuta (Federen partez barre unea eta aurrera begiratzen ari da zerbait pentsatuz…). Baina, zerbait egin beharko dugu lortuz gero. Deseatzen dugunera heltzen bagara, zerbait egingo dugu.
Entzunda, Fede. Igande honetarako zortea opa dizuegu, animo asko gure UBR-entzat.
Fede bere jokalariekin uzten dugu, horiek entrenatzailearekin batera “diario Deiak” bideratutako argazki erreportajerako argazki saioa gauzatzeko.
Ilusio handiko egunak UBR-entzako.