Universitario Bilbao Rugby taldeak, lau eta erdiko finaleko itzulera partidan, 56-8 aldeko emaitzarekin irabazi dio Adus Salamanca taldeari; garaipen argia lortuz.

Garaipen horri esker, Bilbotarrak final-aurreko zozketan sartu dira. Zozketa, bihar Espainiako Federazioan izango da eta bere aurkaria ezagutuko du.

 

Neurketa hasi baino lehen, M-14 eta M-16 omendu zituzten; Bizkaiko lehiaketa eta Euskal ligako lehiaketa ordeagatik, alegia.

 Gaur, Universitario taldeko gizonek partida ikaragarria jokatu dute. Neurketa UBR-k menperatu egin du, une oro zelaian boterea izanez. Aurkariak, lehenengo zatiaren momenturen batean bere jokoa garatzeko aukera izan du; baina, ekintzak amaitzeko zailtasunak izan ditu UBR-k defentsan burutu duen lanari esker.

Fede eta Torront-en gizonek, Salas Bajas-en gertatu zena ez zutela errepikatu nahi argi zuten; hortaz, kontsigna argia zen, lehenengo minututik hoska egitera ateratzea, eta ordurako hain emaitza onak ematen ari zen jokoa garatzea.

Bizkaitarrek, agintea oso azkar hartu zuten; izan ere, 13. Minutuan Sáenz-ek eraldatutako entseguari esker, jarraitu beharreko bidea samurtu zuen. Hala ere, Pedro Castroren taldeak, inolako aldea ezin zuela onartu bazekien; beraz, ekinaren ekinez, aurkaria bilatu zuten, Sagredok taldearentzako lehenengo puntuak markagailura igoz. Adus, jokoan zegoena aintzat hartuz, erasoan ez galtzeko saiakerak egin zuen, era horretan, markagailuan aurkariaren ia parean jarriz, eta Salamancakoei arnasa hartzeko bidea ematen zien egoera izanik. Baina, soilik ispilatze bat izan zen; zeren eta, UBR etsaia neurketan sartzen ez zion uzten.

 

Poliki-poliki, Universitariok burututako jokaldi onei esker, Bilboko hamabosgarrena puntuak gehitzen hasi zen, neurketari lasaitasun osoz aurre eginez. Zubiarrainek, lehenengo zatiaren amaieran, 26-8 UBR taldearen mesederako aldeko puntuazioa markagailura igo zuen, atsedenaldira puntuazio horrekin helduz. Etxekoentzat gauzak alde egoteko puntuazioa izanik.

 

Baina, errugbian bukaera arte ezin da ezer ez irabazitzat eman, modu horretan, etxekoek atsedenaldiaren bueltan ez zuten euren joko maila jaitsi, kontrara, presioa nagusitu zuten, aurkariari lerro guztiak itxiz. Eta defentsan bilbotarrak bikain egon baziren ere, erasoaldian berdin egon ziren, minutuak aurrera joan ahala, tartea gero eta gehiago handitzen. Egia da, UBR-k jaurtiketa batzuk zutoinera bota zituela eta horren eraginez, 56-8 izan da azkeneko emaitza, tartea gehiago ezin handituz. Hala ere, markagailu honek, Universitariok bihar Espainiako Federazioan ospatuko den zozketan parte-hartu nahi zuela argi uzten du eta hortik, final-aurreko etsaia aterako dela esan beharra dago.