Joseba Hernandezekin hitz egin dugu, gizonezkoen senior taldeko jokalaria, alegia, Federen jokalariek entrenamendua hasi baino lehen. Maiatzaren 18an, larunbatean, Oviedoren kontra jokatuko den finalaurreko neurketari begira dagoen prestaketari aurre egin baino lehen. Hernandezekin, egun gutxi barru UBR-ri gertatuko zaionari eta klubak gazteenekin egiten duen lanari buruz hitz egin dugu.
Joseba, , larunbatean UBRk Oviedoren aurka Fangon duen neurketa zaila da?
Neurketa zaila izan arren, zalantza barik irabazteko eta igarotzeko aukerak ditugu. Gure etxean partida on bat egitea oso garrantzitsua da. Oviedo, bere zelaian oso talde indartsua da; beraz, hemen lortzen dugun emaitza Asturiaseko lurretan hemen lortutakoa balioesteko gakoa izango da.
Jokalari lanetan egon zaren urte hauetan zehar, Oviedoko taldearekin neurtu zara?
Oviedori zenbaitetan aurre egin diot. Ohorezko B Dibisioan jokatu genuenean, euren aurka jolastu ginen, gure partez zoritxarreko partida burutuz; hala ere, egun dugun taldea momentu horretan ez zela egungoarekin aldagarria aipatu beharra dago ere. Eta, orain dela urte batzuk, Euskadiko ligan jada egonik eta eurak ohorezko B Dibisioan jokatuz, lagunarteko bat jokatu genuen, baita irabazi ere. Hortaz, oroitzapen txarrak zein onak ditut, baina, larunbatean mantendu nahi ditudanak, komentatu dizudan azkeneko egoerarenak izatea espero dut.
Zeintzuk izango dira zuretzat larunbat honetako neurketaren gakoak?
Era antolatu batean jolastea, oldarkorrak izatea, lerroen artean ondo mugitzea eta ideia argiak izanik gure jokoa gauzatzea. Orain arte egiten ari garena mantentzea emaitza on bat ateratzeko klabea da. Guk orain arte egindakoa mantenduz gero, guztia aurrera ateratzea lortuko dugu.
Gure entitatean urte batzuk daramatzazu jada, kategoria batetik bestera igoz, senior taldera heldu arte. Beraz, gure klubaren hazkuntza nola ikusten duzu?
Sinestezina, benetan esaten dut, gertatzen ari dena itzela iruditzen zait eta zelan urte gutxitan tiraldi ederra eman dugun eta zelan hazi garen ere. Begirale lanetan hasi nintzenean, soilik bost edo sei gazte entrenatzen nituela gogoratzen dut, eta gaur egun, aldiz, M-16 taldeko gazteekin egonik, kategoria honetan, berrogei fitxa baino gehiago ditugu. Horrekin, izan dugun hazkundeaz konturatzen zara. Klubaren lanaz eta inplikatuta dagoen jendeaz. Ostiraletan Fango-ra etortzean, ondo pasatu nahi duten umez beteta dagoela ikustea ederra da.
Amaitzeko, Larunbat honetarako zaleentzako deialdi bat.
Denak igotzea, inor etxean ez geratzea, animatzeko etortzea, euren oihuak eta gogoak heltzea. Gainera, egun honetan Bilbao Hiriarekin giro itzela egongo da; hortaz, jardunaldia bizia izango da eta Oviedoren aurkako partida ederrarekin bukatzea da modu hoberena. Zaleak dira gakoa; horrela izanik, jendea gure ondoan egongo dela jakin arren, ez dugu inor etorri barik geratzea nahi. Guztiek gehitzen dugu.