Promozio fasea Ohorezko “B” mailara
Oviedo – Rugby zelaia “el Naranco” / Finalaurrekoak “A” Taldea. Itzulera partida.
Real Oviedo Rugby 46 vs Universitario Bilbao Rugby 14.
Oviedo hobe batek UBR-ri finalik gabe utzi dio.
Asturiaseko hiriburuko taldea, hasiera-hasieratik UBR baino askoz hobea izan da. Lehenengo minututik Bilbao Rugby taldea zalantzaz beterik atera da eta horren ondorioz, ezin izan du urdinen haizetea gelditu.
Etxeko taldea, hasierako ostikotik aurrera, bilbotarren saioen ingurura hurbiltzen hasi da, pilota lerroetatik primeran mugituz. Egia da, euskaldunen defentsaren on egiteari esker, lehenengo minututan ezin izan du markagailua igo.
Kontrara, UBR-k 10.minututik aurrera,soilik, aurkarien zelaia zeharkatzea lortu du.
Baina, etxekoen lan hobeak direla medio, jokoaren laurdena igarota, saio bati esker markagailuan aurreratzea lortu dute Oviedotarrek.
Fede-ren jokalariak, aurkarien defentsaren artean sarrera bat bilatzen ahalegindu dira; baina, etxekoen taldeak eta bilbotarren urduritasunek, pilotaren galerekin batera, aurrekoa eskuratzea galarazi dute.
Kontrara, Oviedo zelaian eroso sentitu da, alde guztietan hobea izanik, une edo ekintza askotan horrek gehitzea eraginez, 17-0 emaitzarekin atsedenaldira helduz.
UBR-rentzako gauzak hankaz gora jartzen zituen markagailua izanik.
Egoerek, bueltan ez dute gauzak aldatu, hobeto esanda, zenbakiak puztu dira; izan ere, Oviedok, hasi bezain laster, beste saio bat lortu egin du, egoera oso zaila jarriz.
Baina, bilbotarrak hondoratu baino, etxekoen trebetasunak esnatu ditu, zutoinen ingurura gehiago hurbilduz.
Soilik, hamar bat minutu pasa ostean, Castañori esker, UBR-k bere lehenengo puntuak igo ditu saio baten ondorioz.
Asturiasekoek, sorpresarik ez zutela nahi erakutsi dute; beraz, zigor kolpe baten bidez distantzia handitu dute.
Momentu horretatik aurrera, partidak ez du inolako historiarik izan. UBR-k bilatzen zuen, baina ez zuen lortzen, kontrara, Oviedok markagailua puzten ari zen eta erlojua, bere ibilbidearekin jarraituz, altzatzeko aukerarik ez du utzi.
Asturiasekoek, gehiago finkatuta, era eroso batean jolastu dute, markagailuan lagunduta, horrek onartzen baitzuen.
Amaierako ahaleginak, 46-14, argi eta garbi esan du Naranco-n gertatu dena.
UBR Oviedo taldeak gailendu egin du, azken honek, neurketa lehenengo minututik bere eskuan egotea lortuz. Kanporaketari buelta ematea lortuz eta era horretan, promozio faseko Ohorezko “B” mailara igotzeko finalerako sailkapena lortuz ere.
UBR-ren denboraldi handia, gure jokalariei ezin zaie ezer ez gaitzetsi. Denboraldiko lehen partidatik gaur egunera arte, une oro borrokatu eta aurpegia eman duen talde bat izanik.
GORA UBR!
Argazkia: Edu del Fresnok.