Universitario Bilbao Rugbyk antolaturiko Campus tradizionala, ekainean eta uztailean.
Begirale guztiak Klubeko langileak dira. Aurten, gainera, 3 begirale hegoafrikar izango ditugu gurekin, lehenengo astean; errugbi-prestakuntza eskaintzeaz gain, ikasleei ingelesez egingo diete saioetan, beraz, kirol- eta hezkuntza-prestakuntza eskainiko dugu.
Datak:
1-ASTEA: ekainak 21 – ekainak 28, biak barne.
2-ASTEA: uztailak 1 – uztailak 5, biak barne.
Lekua: Errekaldeko “Fango” kiroldegia. Bilbo.
Norentzat:
Neska-mutilak. Lau talde*:
1-. 2005-2006 bitartean jaioak
2-. 2007-2008 bitartean jaioak
3-. 2009-2010 bitartean jaioak
4-. 2011-2012 bitartean jaioak
* Gutxienez 10 ikasle talde eta aste bakoitzeko, taldea osatu ahal izateko.
Zer. Errugbian hasiberriak eta arituentzako teknifikazioa.
Ordutegia:
09:00etatik 14:00etara.
09:00etatik 11:15era: ERRUGBIA.
11:15ean: hamaiketakoa.
11:15etik 13:40ra: IGERILEKUA.
Hautazkoa: autobusa, 2 ibilbiderekin**
1-ibilbidea: Levante plaza (San Inazio) / Agirre Lehendakariaren kalea 131 / Sarriko / Bidarte / San Pedro plaza / Euskadi plaza / Plaza Eliptikoa / Indautxu / Urkixo zumarkalea 94 / Errekalde / Fango.
Gutxi gorabeherako iraupena, geltoki guztietan geratuz gero: 40 minutu.
2-ibilbidea: Abusu / Antonio Eguiluz 19 (Santutxu) / Enrique Ibarreta kalea 2 (Santutxu) / Zumalakarregi-Makua plaza / Zumalakarregi 105 (Etxebarriako parkea) / Bilboko Udaletxea / Areatza (San Nikolas plaza) / Plaza Zirkularra / Zabalburu plaza / Fango
Gutxi gorabeherako iraupena, geltoki guztietan geratuz gero: 45 minutu.
** Ibilbide bakoitzean, gutxienez 20 ikaslek eman behar dute izena autobusa antolatzeko.
Prezioa asteko eta ikasleko:
Astebete:
Autobusa barne: 95,00 €,
Autobus barik: 70,00 €,
Bi aste:
Autobusa barne: 160,00 €,
Autobus barik: 120,00 €,
Ordainketa izena ematean egingo da, dirua kontu honetan sartuz edo banku-transferentzia bidez: La Caixa, ES05 2100 0732 2102 0108 0330. Adierazi ikaslearen izen-abizenak.
Beharrezko materiala:
Aho-babesa, bisera, anoraka, botila bat ur (norbere izena idatzita), bainujantzia eta toalla.
Saio osteko dutxa, nahitaezkoa, prestakuntzaren baitan dago.
Izena emateko eta ordainketa egiteko azken eguna: ekainaren 19a.
Izena emateko, bete formularioa esteka honetan:
https://forms.gle/WaRSTKbmQK4mbvJh8
Ekainaren 20an jakinaraziko dugu taldeak eta autobus-ibilbideak osatu diren, eta, hala badagokio, izen-ematea berretsiko dugu. Talde edo ibilbideren bat osatuko ez balitz, dagokion zenbatekoa itzuliko da.