UBR-ren gizonezkoen talde seniorreko kideen denboraldi-aurrea ate joka dago. Hurrengo denboraldirako prestatzeko, Bilboko jokalariek euskal ligan zuten begirada jarrita datorren urterako. Alabaina, 23 urte azpikoen maila berria sortu da, Espainiako Errugbi Federazioak (FERek) onetsita, eta, horri esker, aukera dute datorren ikasturtean ohorezko “B” dibisioan hasteko. Liga berri honek eragina du Estatuko errugbiko bigarren kategoriako iparraldeko multzoaren eraketan: plaza bat hutsik geratuko da, eta unibertsitateko taldeak borroka egingo du hori lortzeko.
Uztailaren 6an, larunbatarekin, egindako batzarrean, Federazioak erabaki zuen 2019-20 denboraldian ligako lehiaketa berria abian jartzea, Heineken Ligan aritzen diren taldeen filialak diren “sub-23 mailako” taldeentzat. Horren ondorioz, VRAC Quesos Entrepinares eta El Salvador taldeen “B taldeek” uko egin diote ohorezko B dibisioko A taldean zuten plazari, kategoria berrian lehiatzen hasiko baitira. Hutsik geratuko diren bi plazei dagokienez, bat Universidad de Vigo taldeari egokitu zaio zuzenean; beraz, talde hori bigarren kategorian jarraituko du.
Beste plazarako, berriz, hainbat hautagai daude, besteak beste, UBR. Fangoko taldearekin batera, Ferrol eta Durango ditugu.
Dena ondo bidean, Universitario Bilbao taldea galiziarren kontra lehiatuko da, zelai neutralean jokatuko den partidu bakarrean; eta Asturias da gehien aipatzen den lurraldea, irailaren hasieran lehia hori egiteko.
Kanporaketa irabazten duen taldeak Durango taldearen kontra jokatuko du handik egun gutxira, zelai neutralean eta partidu bakarrean.
Uztailaren 24ra arte, tartean dauden taldeek zabalik dute epea bigarren aukera honetan jokatuko duten baiesteko, eta UBR taldeak jokatu egingo duela berretsi du.
Bestalde, une horretan jakingo da kanporaketa jokatzeko behin betiko eguna eta zelaia.
Informazio guztia emango dizuegu!!