Ligako bigarren neurketan Bilboko neskek emandako irudia bikaina izan da, Gernika borrokalari baten alde.

Partida honetan zehar, markagailua talde baten alde zein bestearen alde, markagailua une oro aldatuz joan zen; azkenean, Gernikak garaipena eskuratuz, 26-27.

Herri foralaren taldeak, jardunaldi honen hitzordura hainbat beherapenekin heldu zen; hala ere, lehenengo minutuetatik bere erritmoa inposatu zuen eta aurrelarien lan ona aprobetxatuz, lehenengo laurdenean 0-10 markagailuan alde jarri ziren.

Aurkariaren bigarren entseguak, etxekoen erreakzioa ekarri zuen eta Carlon-en neskak aurkariaren entsegu lerrora gehiago hurbiltzen hasi ziren. Modu horretan, partidari buelta ematea lortu zuten eta atsedenaldira 14-10 alde ailegatu ziren.

Neurketa igaro ahala, partida etxekoek irabaziko zutela antzeman zitekeen; baina, etxekoen huts egite eta deskonexioen eraginez, Gernikako neskek partidari buelta ematea lortu zuten, azkenean, Gernikakoek 26-27 alde inposatuz.

Aparteko neurketa Fango-n bizitakoa, euren aukerak hobeto aprobetxatzen jakin zuen taldeak garaipena lortuz.

EMAKUMEZKO EUSKAL LIGA. 2 JARDUNALDIA

UBR 26 vs GERNIKA RT 27.