Bilboko neskek garaipen garrantzitsua lortu dute Araban. Partida bizi-biziaren ondoren, 20 eta 26ko emaitzarekin bukatu zuten, garaile.

Bizkaitarrak ondo baino hobeto hasi ziren, entsegua burututa. Ematen zuen bultzada aproposa izango zela bide horretatik jarraitzeko. Ez zen horrela izan, ordea, eta Universitarioko jokalariek hainbat akats egin zituzten horren ondotik. Horrek hauspoa eman zien aurkariei, eta tarte batean baloiaren kontrol handiagoa izatea lortu zuten.

Atsedenaldiaren osterako Carlonen neskak bazeuden berriz ere aurrea hartuta, eta hortik aurrera jokoan zentratu ziren. Akats gutxiago izan zituzten eta errentagarritasuna atera zioten jokoari, gasteiztarren erasoei aurre eginez.

Errekaldeko taldeak garaipen handia lortu du, beraz. Laugarren posizioan jarri dira, eta orain baikor daude gainerako topaketei begira.

Hurrengorako ere bidaiatzea tokatzen da, Gipuzkoara, Landarbaso Orkli taldearen aurka aritzeko; une honetan zazpigarren postuan dagoen taldea.

GORA UBR!