Sailkapenen eta federazioaren zozketaren ondorioz, Universitario Bilbao Rugbyren emakumezkoen taldeak 2019aren amaieran izan zuen aurkariaren kontra jokatuz emango dio hasiera urte berriari.

Bizkaiko eta Errioxako emakumeek Euskal Ligaren bigarren fasea inauguratuko dute. Bi talde horiez gain, Bera Bera, Durango, Eibar – Uribealdea eta Gaztedi taldeak ere badaude.

Duela hilabete baino gutxiago bi taldeek elkarren kontra jokatutako partiduari esker, bi aulkietakoek ondotxo dakite zein diren aurkariaren indarguneak eta ahultasunak.

Universitario Bilbaok garaipena lortu nahi du berriro, fase hau ondo hasteko. Carlon-en jokalariak, berriz, zeregin ona egiten saiatuko dira, martxoan multzoko ohorezko postuetan amaitzeko.

Joko azkar eta alaia egitea, orain arte egin dutenaren modukoa, eta defentsa aldeko kontzentrazioa, aurkariari lekurik ez uzteko: horiek izango dira jokalari zuri-gorriek garaipena ermitan gera dadin landu beharreko alderdiak.

Ezbairik gabe, garrantzitsua izaten da, Universitario taldeko zaleen laguntza. Horiek, beti bezala, giro handia piztuko dute Fangon, horrela ahalik eta babesik onena emateko beren jokalariei fase berri honetan.

UBR vs Domiberia R.C. Rioja. –  Emakumezko Euskal Liga / 2. Fasea – 2. Multzoa

Urtarrilak 18 Larunbata . 17:00etan / Errekaldeko Kiroldegia. Bilbo.

GORA UBR!