Emakumezkoen senior taldeak jokalari-arropa jantzi du berriz, Altzagako zelaira jauzi egiteko. Bilboko jokalariak hil honen hasieran ekin diote prestakuntzari datorren denboraldiari begira. Bistan denez, Covid-19ari aurre egiteko segurtasun-arauek markatuko dute denboraldiaurrea.

Emakumezkoen taldeak fitxa guztiak eduki gabe hasi du denboraldiaurrea, baina lehen saio hauetan falta diren jokalariak datozen egunetan hasiko dira pixkanaka.

UBR-ren emakumezkoen taldearen entrenatzaile Eneko Carlonek esan duenez, Covid-19a dela-eta zalantza ugari izango dira denboraldian, baina Bilboko jokalariek itxaropenez beteta ekin diote prestakuntzari,  hazteko urratsak egiten jarraitzeko eta Euskal Ligan denboraldi bikaina bat egiteko gogoz.

Gizonezkoen taldeko kideek bezala, emakumezkoen Uni Bilbao taldeko jokalariek Erandioko Altzaga zelaira jo dute lehenengo entrenamenduak egitera. Beraz, UBR-ek eskerrak eman nahi dizkio Bizkaiko Errugbi Federazioari, emandako laguntzagatik.

GORA UBR!!