UBRko zale agurgarriak, Eskolakide maiteak:

ZIURGABETASUNA, hori da duela hilabete batzuetatik datorkigun sentsazioa.
Ziurgabetasun hori areagotu egiten zaigu datorren iraila honetan. Ikastetxeak, ligak, eskola kirola, izango diren lehiaketa motak, kontaktua errugbian… dena da ziurgabetasuna.

Baina ZIURTASUN bat badago, UBRaren baitan errugbian jolasten jarraitu nahi dugu, kirolean eta haren balioetan hezitzen jarraitu nahi dugu, kirola egiten dutenak eta gozatzera hurbiltzen direnak dibertitzen jarraitu nahi ditugu; eta horiek guztiak segurtasunez eta arauak errespetatuz egin nahi ditugu, gure kirolak ezartzen duen bezala.

Sare sozialetan jarraitzen gaituzuenak badakizue gure Senior kategoria federatuak dagoeneko entrenatzen ari direla. Mutilak lehenak hasi ziren eta pixka bat geroago neskak ere hasi ziren. Iraileko bigarren astean 18 urtez azpikoak eta 16 urtez azpikoak hasiko dira. Araudi autonomikoak kirol federatuaren entrenamendu kolektiboak aspalditik onartzen dituen arren gure Udalak urrats batzuk atzetik dabil kiroldegiak irekitzeko eta bereziki “El Fango” kiroldegiaren kasuan. Bizkaiko Federazioari esker bere Erandioko zelaian entrenatu dezakegu. Hala ere laster irekiko da Rekaldeko kiroldegiko errugbi-zelaia, irailaren hasieran.

Baina eskola-kirolaz ez dakigu ezer. Ez noiz, ez non, ezta nola gauzatuko den.
Hala ere zain ez geratzea erabaki dugu. “Errugbian baloia lasterka hartzen da, inoiz ez geldirik”. Beraz gure lasterketari hasiera emateko data bat ezarri dugu, datorren irailaren 18an (ostiralean). Gune bat ezarri dugu, gure Rekaldeko kiroldegia, eta berariazko arauak jarraituz giza baliabideak eta baliabide materialak jarriko ditugu segurtasun osoz egin ahal izateko. Irailaren 18an, ostiralean, 12 urtez azpiko eta 14 urtez azpiko kategorietakoak arituko dira, eta irailaren 19an, larunbatean, 8 urtez azpiko eta 10 urtez azpiko kategorietakoak. Larunbatean, hileak 19an, talde inklusibokoen entrenamenduekin hasiko gara. Beñat Lavín gure kirol-zuzendariak kirol-praktikara egokitu duen COVIDaren aurkako berariazko segurtasun-protokoloa ezarri dugu, entrenamenduak segurtasun osoz egin daitezen, bai eskola-umeentzat bai haien ingurukoentzat. Protokoloari azken ikutua eman bezain laster helraziko dizuegu.

Esan beharrik ez dago inplikatutako administrazio publikoek, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, horretarako baimena ematen badute aurrera egingo dugula. Eta beraien xedapen eta errekerimenduak jarraituko ditugu noiz, non eta nola egokitzen. “Lasterketa zuzenduko dugu”.
Hala ere bada zerbait jakin ez dakiguna eta horren ezagutza garrantzitsua da. Arlo horretan zuen laguntza funtsezkoa da.

Irailaren 18tik aurrera nortzuk izango garen jakin behar dugu. Horretarako inprimaki erraz hau betetzeko eskatzen dizuegu (pertsona bakoitzeko bat) aurreinskripzioa egiteko. Urte guztietako inskripzio formala
betetzeko denbora egongo da etorkizun hurbilean. Izen-deiturak eta jaioturtea
besterik ez dugu jakin behar.

INPRIMAKIA: https://forms.gle/JEuMF7wB9Wspni3h9

Inprimakia ez da joan den urteko ikasleentzat bakarrik; Eskolan hasteko interesa duen
norbait ezagutzen baduzue jakinarazi ezazue mesedez. Jakinarazpen hau gure
webgunean edo sare sozialetan irakurtzen ari bazara eta aurten errugbiaz gozatu nahi
baduzu bete inprimakia eta oharretan gehitu ezazu zure posta elektronikoa.
Laster izango gaituzue zain, protokoloa berrikusteko irrikitan gaude kide asko
eukitearen ondorioz.

Esan beharrik ez dago planaren zuzenketak une egokian jakinaraziko dizkizuegula eta
zalantzak argitzeko zuen esanetara gaudela klubaren posta elektronikoan eta
telefonoan.

Zuen familian eta zuen inguru hurbilean birusik gabe egotea espero dugu.
¡¡Besarkada handi bat!!

GORA UBR!!