Valtecsa eta Universitario Bilbao Rugbyk lankidetza-hitzarmena sinatu dute, eta, horren bidez, denboraldi honetatik aurrera eta datozen bi urteetan, UBR taldearen babesle ofiziala izango da Valtecsa, eta Ohorezko “B” Maila Nazionaleko eta Euskal Ligako gizonezkoen senior taldeek, hurrenez hurren, Valtecsa Universitario Bilbao Rugby izena izango dute.
Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzi Itxaso Errotetak parte hartu zuen ekitaldia urriaren 1ean izan zen, ostegunean, Bilboko Meliá hotelean. Valtecsa erakundeko presidente Iñigo Amiano eta zuzendari nagusi Javier Mendoza bertan izan ziren, eta hitzarmen honek bi aldeentzat duen garrantziaz hitz egin zuten.
Universitario Bilbao Rugbyren ordezkaritzan, UBR-ko presidente Aitor Jauregi eta klubeko zuzendariak izan ziren.
Jauregik eskerrak eman zizkion Valtecsari gure klubari emandako laguntzagatik; izan ere, Fangoko erakundeko presidenteak esan zuenez, batasun hau lagungarria izango da, UBR-k hobera egiteko eta gure hirian eta inguruan hazteko urratsak egiteko.
Bi presidenteek onuragarritzat jotzen dute sinatutako hitzarmena, bi erakundeak finkatzeko helburuak bultzatzeko.
UBR klubeko familiak eskerrak eman nahi dizkio Valtecsari laguntzeagatik eta ongietorria egiten dio Bilboko errugbi-familiaren altzora.
Valtecsa Universitario Bilbao Rugby, etorkizun oparorako marka eta batasuna.