Ez zen posible izan eta Barbariansek amore eman zuen AVK Bera Bera “B”ren aurka.

Talde donostiarrak garaipena lortu zuen partidan, defentsa jokoaren ardatza izan zen bi taldeentzako eta Bera Berak hobeto aprobetxatu zituen bere aukerak erasoan.

Partida hasieran bi taldeak tanteatzen ari ziren eta linea defentsiboa apurtzeko aukera bilatzen egon zirela, 14.minutuan bisitariak izan dira lehen puntuak eskuratu dituztenak entsegu bat eginik.

Aurkarien entseguak Barbariansak espabilatu zituen, hauek zelaiaren jabe eginez eta jokoaren pisu gehiena bereganatuz, markagailuan egoera hori islatzen ez bazen ere.

Esku jokaldietan egitea lortzen ez zena, ostikaden bidez egiten zen, baina hori bai, bi taldeentzat, atsedenaldira 3-8ko emaitzarekin helduz.

40 minutu aurretik eta dena zegoen erabakitzeke.

Valtecsak hasieratik saiatu zen aurkariaren marka-lerroa aurkitzen, zeinbait momentutan lortzeko gertu egonda, baina aurkako defentsak saiakera horiek ekiditu zituen.

Bazirudien gauzak Barbariansen alde jarriko zirela, beste taldeko jokalari baten kanporaketak talde bisitaria bat gutxiagorekin utzi baitzuen oraindik bigarren zatiaren erdia baino gehiagorekin, baina ez zen hala izan. Akats propioek eta kontrako defentsa gogorrak puntu gehiago lortzeko edozein zantzu eragozten zuten.

Erlojua korrika zihoan, eta zelaian ondo jarritako AVk batek etxekoen erasoak gelditzea lortzen zuen, gainera, azken uneetan Valtecsa UBR taldeak lortu ezin izan zuena lortu zuen, Bera Beraren garaipena 3-11 ziurtatuz zigor kolpe batekin.

Ez zen posible izan eta Barbariansek ez zuten ligako lehen partiduan garaipena lortu.

Durango RT, lehen jardunaldi honetan Kanpazar Arrasateri gailendu zitzaiona, izango da Barbariansen hurrengo aurkaria zazpi egunetara.

Valtecsa UBR “Barbarians” 3 vs AVK Bera Bera RT “B” 11 //  1.Jardunaldia. Liga euskalduna- 1. maila.

                                                                                  (Argazkiak: Félix Julián ) 

GORA UBR!!