Bilboko zaleak zorioneko daude, errugbia abian jarri baita berriz hurrengo denboraldia prestatzen hasteko, eta, gainera, ikusleak harmailetara itzuli ahal izan baitira. Halaxe izan zen Errekaldeko kiroldegian hilaren 18an, larunbatean, jokatutako denboraldi-aurreko lehen partidan. Universitario Bilbao Rugbyko eta Valladolideko VRACeko emakumezkoen taldeak neurtu ziren.
Oso jokaera antzekoa zuten bi talde lehiatu ziren partidan, jokalari beteranoak eta emakumezko talde senior-era igotako hasiberriak nahasirik zituztela.
Norgehiagoka 20 minutuko hiru denboratan banatu zen, eta 15 minutuko azken aldian jokalariek bandoa trukatu eta nahasita jokatu zuten.
Denboraldi-aurreko ohiko partida bat izan zen. Talde lehiakideetako entrenatzaileek probak egin baitzituzten, eta bi taldeetako jokalariak artean gutxi arituta baitzeuden. Ondorioz, akatsak egin zituzten askotan, aski kontu logikoa da, bestalde, prestaketaren une horretan egonda.
Elkarketen arratsalde izan zen Bilboko berdegunean, gozamenerako eguna ikusleen itzuleragatik, eta pozez betea, dena pixkanaka normaltasunera itzultzen ari delako.
Eskerrik asko zaleei, arauak bete eta jarraitzeagatik, eta, batez ere, Fangoko ikusleei gozamena eman zieten jokalariak bultzatu eta txalotzeagatik.
GORA UBR!!