Sevillako Mairena de Aljarafe herrian izango da larunbat honetan, abenduak 18, Lamiak UBR taldearen estreinaldia.
Cavaleri zelaian jokatuko da Mater Series lehendabiziko txapelketa. Bertan, gure Lamiak UBR taldeaz gain, honako hauek hartuko dute parte: Gaztediko Kamalehoiak, Sevillako LaCARtijas, Sitgeseko Jóvenes Promesas, Puerto de Santa Mariako Black Cats eta Camaleonas, Madrilgo Khalessis, Valentziako Viva la Mamma eta Sevillako Malas Madres, topaketa honen talde antolatzailea.
Bilbotarrei bigarren taldean jokatzea egokitu zaie: Malas Madres, Camaleonas eta Khalesis taldeen contra jokatuko dutelarik.
MATER SERIES txapelketak hiru topaketa izango ditu denboraldi honetan: Sevillakoa lehendabizi, Gazteizen martxoan burutuko dena eta maiatzean Sitgesen jokatuko dena.
Txapelketa honetan 120 emakumetik gora hartuko dute parte, guzitak 35 urte baino gehiagokoak eta gehienek hainbat taldeko errugby jokalariekin harreman zuzena dute.
2018-19 denboraldian sortu zen talde hau, astean hirutan batzen da Errekaldeko Kiroldegian. Ilusioz beteriko proiektu honek aurrerapausu ikaragarria emango du datorren larunbatean Calveri zelaian gure koloreak defendatzen dituenean. Ez DAU HAU GELDITZERIK! EGURRE LAMIAK UBR!!
GORA LAMIAK UBR!!
(Argazkia: Alfredo Montaña)