2022a ez zen modurik onenean hasi El Fangon 16 urtez azpikoentzat, larunbat goizean Ordiziaren aurka jokatu zuten partidan.
Norgehiagoka hasi baino lehen, minutu bateko isilunea egin zen Kawa Leauma oroitzeko eta omentzeko.
Talde gipuzkoarra izan zen nagusi, gailentasun fisikoa eta etxekoen hutsak baliatuz, eta partida erabakita utzi zuen lehen zatiaren amaieran.
Bigarren zatian itxura aldaketa izan zen etxeko taldean, defentsan presio handiagoa eginez, nahiz eta erasoko ekinaldietan zorterik ez zuen izan.
Azken hamabost minutuetan, Ordiziak nabarmen gainditu zuen Uni Bilbao berriro ere, eta haren aldeko 5-61eko emaitzarekin bukatu zen partida.
Lanean eta hazten jarraitu beharko. GORA UBR!!
Euskal Liga Sub 16 – Universitario Bilbao Rugby 5 vs Ordizia RE 61