Eta hilabete eta erdi baino gehiago igaro ondoren, UBR lehiaketara itzuliko da. Kirol-denboraldi bitxia izaten ari da bilbotarrena; izan ere, jardunaldi batzuetan partida batetik bestera hiru aste baino gehiagoko tartea izan da batzuetan eta atzerapenak ere bai. Hala, hainbat “denboraldi-aurreko txiki” egiten ari dira lehiaketako parte-hartzaileak.

Bilbotarrek “oraingoz” jokatutako azken partida abenduaren 12an izan zen, La Únicaren aurka, eta orduan bizkaitarrek irabazi zuten. Bestalde, urtarrilaren 8ko Gaztediren aurkako lehia atzeratu egin zen egoera epidemiologikoa zela-eta.

Arrasate izango da Uni Bilbaoren jokalekua larunbat honetan partida ofizial bat jokatzeko. Jokalari zuri-gorriek X batekin izango dute seinalatuta eguna, txapelketari berriro ekingo diotelako.

 

Arrasatek/Ordiziak, 7. jardunaldiko aurkariak, partida galdu zuen lehen itzulian, Bilbora etorri zenean. Carlonen jokalariek argi eta garbi lotu zuten partida hura bigarren zatiaren hasieran, amaieran garaipena lortu ahal izateko.

Faborito argirik gabeko partida izango da hau; izan ere, sailkapenaren arabera etxekoak azken postuan egon arren garaipenik eskuratu gabe, lehiaketan izandako geldialdiak ordaina izan dezake bisitarientzat.

Kontzentrazioari eustea hasierako txistutik eta oraingoz Universitario Bilbaori hain emaitza ona eman dion jokoa garatzen saiatzea, horra funtsezko gakoak puntuak Bilbora ekarri ahal izateko. 

 

GORA UBR!!

 

Arrasate/Ordizia RE vs UBR. –  7.  Jardunaldia. Emakumezkoen Euskal Liga   

 

Arrasate – Urtarrilak 29, larunbata. 11:30