Domiberia Riojaren aurkako partidakoa ez zen Valtecsa UBR “B”ren egunik onena izan. Belardian nagusi izan ez bazen ere, arerioak ondo asmatu zuen aukerak eta oinarekin egindako jokaldiak aprobetxatzen, lehia bereganatzeko aukera eman zioten ekintzetan, eta, beraz, Valtecsa partida galdu zuen.

 

Lehiaren hasieran, bi taldeak elkarren aurka haztamuka aritu ziren, defentsa-egituran hutsuneak bilatuz aurkaria gainditu nahian.

 

Etxeko taldea izan zen markagailuan batzen lehena, igande goizean nagusitasuna eman zion jokaldiarekin: zigor-ostikoarekin.

 

Bestalde, Valtecsa saiatu zen aurkako defentsa-lerroa hausten eskuko jokoarekin, eta, ordu laurdena igaro baino lehen, lehen aldian batutako entsegu bakarra lortu zuen ostikada baten ondoren.

 

Zenbait minututan, bi aldeek akatsak eta huts-egiteak izan zituzten. Hurrengo puntuak errioxarrek eskuratu zituzten, beste bi ostikoren bidez, eta 6-7 emaitza azaldu zen atsedenaldira iristean.

 

Aldageletatik bueltan, gidoia ez zen ezertan aldatu, baina Domiberia Riojak ondo jakin zuen faseei hobeto aurre egiten, eta oin-jokoarekin eta defentsarekin egindako lan onari esker, aldeko emaitza lortu zuen (22-13), baita partida irabazi ere, Pradoviejoko zelaian egunik onena izan ez zuen aurkari baten aurka.

 

Valtecsa Universitario Bilbao Rugby-k eskerrik zintzoenak eman nahi dizkio Domiberia R.C Riojari, sostengu eta laguntzagatik, eta, bereziki, Marcos Juanes jokalariari/medikuari, Cormac Mccudden gure jokalariari emandako arretagatik.