Ez zen aldeko larunbata izan gure taldeentzat, biek galdu baitzuten partidetan.

Emaitzari begira jardunaldia ez zen aldekoa izan, baina, hala ere, 16 urtez azpikoen partida txapela kentzeko modukoa izan zen, taldeak egindako lan bikainari esker.

UBRk multzoko liderra den Gaztedi RTren kontra jokatu zuen. Joaneko partidan 65-5 emaitza biribilarekin irabazi zuen Gaztedik, baina oraingoan berdintasun gehiago izan zen, norgehiagokaren zati askotan UBRk aurkariaren jokoa  zaildu zuen, eta dena irekita zegoela iritsi ziren azken txanpara.

Gaztedik lehen zatian izan zuen nagusitasun fisikoari esker, markagailua aldeko zuela amaitu ahal izan zuen lehen aldia.

Bilbotarrek beren balioa erakutsi zuten aurreko minutuetan ere, eta bigarren aldi bikaina egin zuten, hala fase estatikoetan, nola esku-jokoan, merezimenduzko jokaldi eta ekintzekin.

Pixkanaka-pixkanaka, UBR metroak irabazten joan zen, eta aldea murriztea lortu zuen.

 

Etxekoen akats batzuei esker baizik ez zuen arnasa hartu Gaztedik, ikusten baitzuen etxeko taldea tartea murrizten ari zela eta aukerekin iristen ari zela azken zatira.

Azken emaitza 29-34 izan zen, eta 16 urtez azpiko taldeko jokalariek txalo zaparrada handia jaso zuten. Izan ere, garaipena Gaztedik lortu bazuen ere (29-34), haiek izan ziren partidako irabazle moralak, egindako lan bikainari esker.

 

Bestalde, 18 urtez azpiko taldeak ere galdu zuen bere multzoko liderra den Hernani-AtSsren aurka, Irungo Plaiaundi zelaian jokatutako partidan.

Bilbotarrak zenbait bajarekin iritsi ziren lehiara, eta, hasieran agintea hartu arren, minutuak pasa ahala, Hernani partidaren jabe egin zen.

 Bizkaitarrak saiatu ziren, baina etxekoek irabazi zuten lehia (55-5).

 

 

GORA UBR!!