16 urtez azpikoen taldeak gertu izan zuen garaipena La Únicako nafarren aurka larunbat eguerdian Bilbon jokatutako partidan.
Bi lehiakideen arteko berdintasuna zelaian, baina Uni Bilbaok lortu zuen agintea markagailuan, defentsa bikaina eginez, aurkaria geldiaraziz igoeretan.
Alabaina, La Únicak bi entsegu eta transformazio bat lortu zituen dueluaren azken txanpan, eta arauzko denboraren amaieran berdinketa ageri zen markagailuan.
Bilboko jokalariek lan bikaina egin zuten aurkari honen aurka, joaneko partidan argi eta garbi garaitu bazituen ere. Duela aste batzuk Gaztediren aurka jokatutako lehian bezala, lana bere fruitua ematen ari dela erakutsi zuten.
Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE izango da aurkaria hurrengo jardunaldian, Errekaldeko zelaian; lehen itzulian jokatutako partidan, argi eta garbi gailendu zitzaien bilbotarrei.
Euskal Liga. Sub 16. UBR 24 La Única R.T 24
GORA UBR!