Ez zen egun ona izan 18 urtez azpikoen taldearentzat, Uni Bilbaoren harrobiko jokalariek argi eta garbi galdu baitzuten Elorrio/Gernika RTren aurka.

Etxekoak nagusitu ziren hasierako uneetatik, eta Valtecsaren 18 urtez azpikoen taldeak bigarren zatian baizik ez zuen lortu bi entsegu egitea.

Markagailuak argi islatzen du etxekoen nagusitasuna (31-10), UBRk ez baitzuen bere tokia aurkitu. 

Orain lanean jarraitu eta talde honen balioa erakutsi beharko da hurrengo jardunaldietan. 

Euskal Liga – Sub 18. Elorrio/Gernika R.T 31 🆚 Valtecsa UBR “Sub18” 10

Gora UBR!!