Errekaldeko errugbi-zelaian jardunaldi bikaina izan zen larunbatean UBR eta Mallorcako Toro RC taldeen artean.

Eguerditik aurrera lagunarteko partidak izan ziren, bi klubetako eskoletako taldeen artean, 16 urtez azpikoen eta 14 urtez azpikoen mailan. Bi taldeetako jokalari gazteen jokoaz gozatu ahal izan genuen, bi harrobien kemena eta lan ona erakutsi baitzuten.

 

Arratsaldean, eguneko partida nagusia izan zen, Troyano txapelketa, Unigans Bilbao eta Toro RCren Emeritus Taurus klubetako beteranoen artekoa.

Partida entretenigarria izan zen, taldekako eta banakako ekintzekin bi aldeetatik, zelaian zeudenen errugbiaren kalitatearen erakusgarri.  

Etxeko taldeak, Unigans Bilbaok, lortu zuen garaipena hogei minutuko hiru alditan jokatutako partidan. Fangoko harmailetan txalo jo zieten zaleek bi klubetako kide guztiei, larunbat arratsaldean argi erakutsi baitzuten errugbiak ez duela adinik.

GORA UBR!!