Madrilgo Hortaleza XV klubaren zelaian, Mater Series + 35 txapelketako 2. seriea zegoen larunbat honetan jokoan, eta bertan Universitario Bilbao Rugbyko Lamiak UBR taldeak hartu zuen parte.

 

Seigarren postua lortu zuen Bilboko taldeak, baina kasu honetan sailkapena gutxienekoa da; izan ere, txapelketa honen balioa ez da postua, errugbian aritzea baizik.

 

Txapelketan zazpi taldek hartu zuten parte, eta Puerto de Santa Maríako taldeak irabazi zuen,“Camaleonas + Black”-ek. 

 

Lamiak UBR taldeak hirugarren postua lortu zuen Mater Series-eko goizeko jardunaldian, eta, ondorioz, jardunaldiaren antolatzaile Madrilgo Kalessis taldearen aurka jokatu zituen arratsaldean gurutzaketak. Madrildarren aurrean amore eman, eta seigarren postuan amaitu zuen, baina lehen postua balitz bezala da.

 

Sevillan egindako lehen Mater Series jardunaldia bezala, bigarren jardunaldi hau ere arrakastatsua izan da, eta giro ona izan da nagusi hasieratik.

 

Euskadi eta, zehazki Gasteiz, izango da Mater Series txapelketaren hurrengo kokalekua. Txapelketa honek errugbiaren erreferente izan nahi du 35 urtetik gorako emakumeentzat, gure kirolaren erakusgarri, errugbian adina gutxienekoa dela frogatzeko.  

 

Gora errugbia!

 

GORA UBR! GORA LAMIAK!!