Aurreko larunbatean jardunaldi ezin hobea bizi izan zen Errekaldeko polikiroldegian. 900 lagun baino gehiago, 16 klubetatik 54 taldek parte hartu zuten txapelketan, errugbi egun zoragarriaz gozatuz.

Ekitaldia goiz hasi zen, Bizkaiko hiriburura heldutako talde bakoitza bere karpan ezarriz eta sendi argazkirako prestatuz.

 

Partidak 10:30etan hasi ziren. Ordu horretatik aurrera, M8 eta M14 mailetako jokalariek Errekaldeko polikiroldegiko kanpoko hiru zelaietan jokatzen ziren partiduez gozatu ahal izan zuten.

Jokalari gazteen egite onak, jokaldi bakoitzean gozatuz, batutako entzuleri osoa alaitzen zuen, senideak eta errugbilariak tartean zirela. Harro-harro ikusten zuten norgehiagoka bakoitza, horrelako txapelketa batek garrantzi handia du gure hiriarentzat eta.

 

Jardunaldia M16 kategoriako taldeen arteko triangeluarrarekin amaitu zen.

Sekulako eguna bizi izan zen Bilbon, baloi obalatuaren kirolak distira aparta izan zuena. Hainbeste jokalari eta ikusle batu izanak agerian utzi zuen errugbiaren indarra, bai gure hirian baita gure inguruan ere.

 

GORA UBR!!

Argazkiak: Alfredo Montaña.