Joan den martxoaren amaieran Bilbon jokatu zen Mater Serieak Txapelketak oihartzun handia egiten du oraindik.

Baina Bilbon bizitako egun bikaina laster arituko da Cadizeko Puerto de Santa Marían, II. Mater Seriesen azken saioa hartuko duen herria izanik.

Txapelketan 35 urtetik gorako jokalariek hartzen dute parte, eta bertan bi kategoriatan banatuta daude, “garapena” eta “lehiaketa”, hamabi talde parte-hartzaileak, sei multzo modalitate bakoitzean.

Lamiak UBRko taldea, Leonas Mater (León Rugby Club) taldearekin batera, Khaleesis  (Hortaleza-Madril), CR Bahía (Algeciras), Camaleonas “Rosa” (Puerto de Santa Mariak) eta Milno ́H Rugby Club (Granada) dira garapen mailan borrokatu diren klubak.

Bestalde, Malas Madres (Sevilla), Joves Promesas (Sitges), Rauxa Grana AVRFCB (Bartzelona), Mungia Rugby Club (Mungia), Camaleonas “Verdes” (Puerto de Santa Maria) eta Camaleonas “Amarillas” (Puerto de Santa Maria) izango dira lehiaketa kategorian parte hartuko dutenak.

Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da, Rafael Sánchez Kirol hiriak partidak hartuko dituen zelaia izanik.

 

II MATER SERIEAK. Ekainak 3 – Puerto de Santa Marian.

Gora UBR. Gora Lamiak !

(Argazkiak: Alfredo Montaña)