Aitor Jauregi Orbe jaunak, Universitario Bilbao Rugby Clubeko Presidentea den aldetik eta bere estatutuetako 20. eta 21. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiei dei egiten die 2023ko abenduaren 20an, asteazkenean, egingo den Ohiko Batzar Nagusira.

Tokia: Artazu Goikoa Ikastetxea.
Artazubidea Bidea, 5, 48003 Bilbo, Bizkaia. https://goo.gl/maps/1aU4Uqpqm6tarq1L9

19:00. LEHENENGO DEIALDIA. Boto-eskubidea duten bazkideen % 50ek parte hartzen badute balio osoz eratuko da.

19:30. BIGARREN DEIALDIA. Baliozkotasunez eratuta geratuko da bertaratuen kopurua edozein dela ere.

GAI-ZERRENDA:

LEHENENGOA.- UBRko Presidentearen aurkezpena.

BIGARRENA.- 2022/2023 denboraldiko kontuak onartzea.

HIRUGARRENA.- 2023/2024 denboraldiko aurrekontua onartzea.

LAUGARRENA.- Presidenteari herri-administrazioarekin kontratuak egiteko baimena ematea eta, hala badagokio, akordio hau notario-eskritura baimendua bihurtzea.

BOSGARRENA.- Galde-eskeak.

2022/23 denboraldiko kontuak eta 2023/2024 denboraldiko aurrekontua ikusi nahi dutenek helbide elektroniko honetan eska ditzakete: info@ubrbilbaorugby.eus

Aitor Jauregi Orbe

Presidentea