GURE KLUBAREN DENBORALDI HISTORIKOA

Asteburu honetan gure Klubak denboraldi historikoa burutu du senior mailako taldeen garaipenekin Euskal Ligako senior mailako hiru txapelketetan Txapeldunak direlarik. Ohorezko B Maila jokatzen duen gizonezko senior taldeak estatuko errugbiko Elite liga jokatu du denboraldi honetan eta 1. Euskal Liga jokatzen duenak berriz bere txapelketa irabazi du larunbat honetan Ordizian, Betsaide Elorrio R.T taldea 33-37 punturekin mendean hartuta.

Bestalde Universitario Bilbaoaren emakumezkoen senior taldeak Euskal Ligako txapeldun izendatu dute asteburu honetan Gaztedi RT 25-17 punturekin mendean hartuta.
Asteburuko bi garaipen hauei 2. Euskal ligako gizonezko senior taldeak orain dela aste gutxi lortutako Txapela gehitu behar zaizkie.

Horrez gain gure 16 azpiko taldeak Euskal Ligako azpitxapelduna izendatu zen pasa den larunbatean Ordizian ere bai. Geetxo RTaren aurkako partidan oso ur gelditu ziren, azken emaitza 20-21 izan zelarik. Partida zirraragarria izan zen eta gur jokalariek maila altuan aritu ziren.
Bilboko errugbi taldea aspalditik egiten ari den lanak bere fruituak eman ditu 4 talde seniorretatik 3 txapeldun bihurtuz eta lehen aldiz Estatuko errugbiko Elite Ligan parte hartuz. Gure jokalariek, Mario Barandiaranek gidatutako staff teknikoaarekin batera, emaitza historikoak lortu ditu eta horri esker gure klubak ilusioz ekingo dio datorren urteko denboraldiari, gero eta gazte eta ume gehiago bere harrobian sartzen direlarik.