Universitario Bilbao Rugby eta Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak hitzarmen bat sinatu zuten atzo errugbiaren eremuan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko ikerketa eta prestakuntza-proiektuetan lankidetzan aritzeko. Giza baliabideak eta baliabide materialak partekatu egingo dituzte hori lortzeko. Hitzarmena Mª Isabel Ariceta Fakultateko Dekanoak eta Aitor Jauregi gure Presidenteak sinatu dute. Itziar Urquijo, kirolen zientzien saileko zuzendaria, Isabel Rubio, Ikasketen Antolamendu dekanordea, eta Tomás Ramos gure Zuzendaritza Batzordeko kidea ere bertan izan dira.