Universitario Bilbao Rugby-k eta Mondragon Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu dute Unibertsitate horretan errugbiaren sustapenerako lankidetzan aritzeko. Erakunde biek Bilboko campusean errugbian jokatzea bultzatuko dute. Bilboko campusean 1000 ikasle baino gehiago daude ikasten. Hitzarmena Oinatz Agirrek, Unibertsitateko Kirol zerbitzuko arduradunak eta Aitor Jauregi gure Presidenteak sinatu dute. Mikel Aurrekoetxea, kirol zerbitzuko arduraduna Bilbon ere bertan izan da.