Joan den larunbatean 2023-24 denboraldiari amaiera eman genion Klubaren Egunaren ospakizunarekin. Errugbi integraleko jardunaldi batez gozatu ahal izan genuen, jai giroan eta Klubeko kide guztien artean, jokalari-maila guztiak bertan parte hartu zutelarik. Goiza oso euritsua hasi zen baina hobera egin zuen 12:00ak aldera eta, horri esker, aurreikusitako kirol eta gizarte jarduera guztiak egin ahal izan ziren, antolatutakoaren arabera.
Ohikoa dena jarraituz hainbat mailatako jokalariek osatutako taldeek parte hartu ahal izan zuten 7 ‘s-ko txapelketan goizean zehar. Partida ikusgarriak eta dibertigarriak izan ziren. Bertaratutako ikusleek ere jardunaldia gozatu zuten.
Txapelketa amaitu ondoren parte-hartzaile askok anaitasun bazkari handi batez gozatu genuen gure egoitzan. Petezek zorionik handienak jaso zituen menuagatik.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldiaren antolatzaile guztiei.
2024-25 denboraldia gertuago dago eta errugbi gehiago izango dugu laster.
Eskerrik asko danoi!!