
Bilboko Udalak errugbian aritzeko espazioa eta zerbitzuak handituko ditu Errekaldeko Kiroldegian eta eraikin berria egindo du gaur egungo harmailen ondoan, hari jarraipena emanez eta altuera errespetatuz. Azpiegitura berriak 950 m2tik gorako azalera izango du guztira, solairu bitan banatuta. Gainera, gaur egungo harmailaren azpian dauden aldagelak eta ur bero eta hotzeko igerilekuen eremua handituko dira. Esku-hartze horretan dorretxo bat ere egingo da eta bertatik ikus-entzunezko grabazioak…