
Fango, larunbat honetan, gure neska jokalariak Donostiako Bera Bera taldearen aurka jokatuko duten partidaren eszenatokia izango da. Gipuzkoarrak, taulan bosgarren postuan kokatzen dira, partida bat irabazi eta bestea galdu ostean. Beste aldetik, Bilbotarrak, zortzigarren postuan aurkitzen dira, bi neurketak galdu eta gero. Carlonen neskek, orain dela hamabost egun Gernika Rt-ren aurka garaipena lortzeko zorian egon…