Garaipena Gernika RT taldearen kontra Urbietan jokatutako derbyan, talde hori Estatuko errugbiko kategoria gorenera itzultzeko hautagaia izan arren.
UBR talde osoaren lan bikaina eta atzelarien lan handia izan ziren garaipenaren oinarriak.
Garaipen honek areago indartzen du Fede eta Torronen jokalarien adorea, hurrengo jardunaldiei begira.
Partidek ez dute zati bakarra, laurogei minutuko iraupena baizik, eta, oraingoan, Universitariok ondo asmatu zuen aukerez baliatzen eta gehien behar zenean kolpea jotzen. Aurreko jardunaldietan, ondo jokatu arren, bilbotarrek ez zuten zortea aldeko izan, baina partida honetan ondo egindako lanak emaitza izan zuen.
Hasi aurretik, minutu bateko isilunea izan zen, Alacanteko La Vila klubeko René “Coco” Villalba jokalariaren heriotza zela-eta.
Herriko taldea Fangoko jokalariak baino kemen gehiagoz atera zen, eta berehala hartu zuten agintea, bai eta lehen puntuak eskuratu ere. Federen jokalariek arin berdindu zuten partidua, eta, ondorioz, bi taldeetako jokalariak defentsa-lanetan aritu ziren gehienbat, arerioak akatsen bat noiz egingo.
Basurdeak, hegan bezala, hainbat aldiz igo ziren jokaldia borobildu gabe, baina, azkenean, entsegu batean egin zuten tantoa, eta, atsedenaldia iritsi zenean, 10-3 emaitza zegoen markagailuan.
UBR indar gehiagoz atera zen aldageletatik zelaira, eta talde osoaren ekintza bikain batean entsegu bat lortu zuten, bai eta talka berdintzea ere. Horiek horrela, Gernika taldeko jokalariak arreta galtzen hasi ziren, eta ikusi zuten arerioa, lerroz lerro, zelaiaz jabetzen ari zela.
Dena dela, errugbian, hutsegite bat izanez gero, kontrako taldeak berehala baliatuko da horretaz tantoa egiteko; eta horixe egin zuen Gernikak, markagailuan berriz aurrean jartzeko.
Alabaina, ekintza horrek, bilbotarrak ahuldu ordez, behar zuten kemena eman zien, ohartu baitziren partidua erabaki gabe zegoela eta garaipena eskuratu ahal zutela.
Unik beste entsegu bat gauzatu zuen, eta horri esker aurretik jarri zen markagailuan 15-20 emaitzarekin. Ordutik aurrera, Botxoko jokalariek jo eta ke defendatu emaitza hori.
Azken uneetan, Gernika taldea etengabe aritu zen erasoan, eta tantoa lortzekotan egon zen; baina Bilboko atzelarien lerroak geldiarazi zuen, eta, horrenbestez, garaipena Bilbora etorri zen.
OHOREZKO B MAILA. 5 JARDUNALDIA.
GERNIKA Rt 15 vs UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY 20.
Argazkiak: UBR / Pedro Urrutxua.