
Helburua beteta. Valtecsa UBR-k 21-22ko denboraldia garaipenarekin amaitu du bizkaitar derbian. Garaipen horri esker, liga sailkapenaren erdialdean amaituko du jardunaldi baten faltan, eta, garrantzitsuena, multzoko gune arriskutsuari izkin egitea lortu du. Ondorioz, beste ikasturte bat emango du estatuko errugbiko zilarrezko mailan, 22-23 denboraldian, beraz, Valtecsa UBR izango da Ohorezko B Mailako taldea. Hasiera batean bilbotarrentzat…