Ez Ourensen ez Vigon, azkenik, Campus eta Universitario Bilbao taldeen arteko partidua Coruñan izango da datorren igandean, abenduak 22.
Universitario Galiziako lurretara joango da, bere multzoko hirugarren postuan dagoen taldearekin neurtzera; lehen itzulian izandako lehian, garaipena eskuratu zuen Fangon, 22-27 emaitza izan zuen norgehiagoka bizian.
Errekaldeko taldean baja ugari daude hitzordu honen aurrean, eta, beraz, partida honetarako, bigarren taldeko (Barbarianseko) zenbait jokalariri dei egin zaie. Jokalari horiek zilarrezko kategorian arituko dira aurreneko aldiz, eta taldea indartuko dute urteko azken partidan.
Lehiakideak, Ourense taldeak, kanpoko jokalariez gain, kalitate handiko etxeko hainbat jokalari ditu. Batzuek zein besteek, beren jarrera bereizten dute, eta, ondorioz, Galiziako klubak titularren zerrenda indartsua aurkezten du partiduetan.
Bilbotarrak konplexurik gabe iritsiko dira hitzordu honetara, a priori indartsuagoa den talde batekin lehiatzera. Hasiera batean, eguraldi txarra dela eta, jokalekua lokaztuta eta astun egotea espero da; hori ez da ona izango ez talde batentzat ez bestearentzat, hala Ourensekoek nola bizkaitarrek soropil artifizialean entrenatzen baitute.
Gabonetako loteriaren egunean, Coruñako administrazioak garaipenaren saria eman diezaion bilatuko du Universitariok, 2019. urte handi honi amaiera emateko.
Campus Universitario Ourense vs UBR/13 Jardunaldia. Ohorezko B Maila. – A Mutzoa.
Abenduak 22 igandea. 12:00etan. / Ace da Má – A Coruña.
GORA UBR!!