Gipuzkoako lurretara bidaia bigarren jardunaldiari hasiera emateko. AVK taldea, Eibar irabazi zuena Unben jokatu zen ligako lehen partiduan, aurkari ona izango da Fangokoen tenperatura neurtzeko ikasturte hasiera honetan.

Gorka Buenok zuzentzen duen taldeak bere kalitatea erakutsi zuen iragan asteko derbian, maila bikaina erakutsiz. Etxeko jendeak osatzen duen taldeak eta zilarrezko mailan esperientziaduna denak, pasaden tenporadan bere arrastoa utzi zuen Errekalden jokatutako dueluan, azken minutuetan emanez, baina garaipena bueltako partidan Olaizaolan.

Valtecsa UBR bere kapazidadea eta jokoa erakusten saiatuko da larunbat honetan, hasierako partidako akatsak hobetu eta zuzentzeko asmoz.

Taldea elkartuta dago eta gogor lan egiten, Beñat Lavínen esanetan. Taldeak baja batzuk ditu, lesioengatik edo ezinbesteko arrazoiengatik, eta egoera horrek gazteenei aukera emateko ere balio du. Etxeko jokalariak, debutatu dutenak edo egitear daudenak, taldekideentzako ilusioz kutsatzen dituzte, eta gainerakoentzako plus eta motibazio gisa balio dute.

Auzoko lurraldera bidaia, zalantzaz betea gaur egungo egoera delarik, eta klubeko gerentziak lan egin du hura modurik onenean igarotzeko ezpediziorako. Horregatik, teknikariek eta plantillak eskerrak eman nahi dizkiegu gure lana segurtasun osoz aurrera eramatea posible egiten duten horiei, nabarmendu du Lavínek.

GORA UBR!!

AVK Bera Bera vs Valtecsa UBR — 2. Jardunaldia.

Ohorezko B  Maila – A Taldea

Kote Olaizaola –  Donostia. urriak 31. 16.00etan.