LA GUARIDA TABLETOP eta eskola UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY “jolastu eta jokatu, zureak egin gabe” kanpaina aurkeztu nahi dizuegu.

     

 

Ludopatia fenomenoa gero eta adin txikiagoetan agertzen hasi izana da kezkatzen gaituen arazoetako bat eta horren aurrean zerbait egin behar dugula pentsatzen dugu.

Kanpainak hiru ardatz nagusi izango ditu: bata, informatiboa; eta bestea, Ekintza-Aluviz Elkartearen aldeko diru-bilketa.

– Kirol apostuen aurrean, gazteei kirol eta ludikoak diren aisaldi alternatibak egin eta T

Guztiei orokorrean, baina gazteei batez ere, joko eredu ludikoa eta kirola eskaini eta erakutsi nahi diegu; eta bide batez, apustu- etxeen helburuaren adina gero eta gazteagoa dela salatzea.

Horretarako hainbat ekintza antolatu ditugu: azaroaren 29an “L a Guarida”-ko lokalean eman genuen hitzaldia, torneoak, liburu aurkezpenak, etab.

– Bai rugby kluba eta bai mahai joku kluba, adierazpen instituzionala onartu dugu, non adierazten da, ez gure partidetan ez gure lehiaketetan, ez dugula apustorik onartzen

Adierazpen hau, estatuko beste talde eta klubei bidaliko zaie, gurekin bat egin dezaten edo haien adierazpena atera dezatela eskatuz.

-Hurrengo bi urteetan zehar, ezaugarri bereziren bat daukaten artikuluak salduko ditugu eta lortutako dirua, EKINTZA-ALUVIZ, Sustantzia gabeko adikzioa duten pertsonak laguntzen duen elkartearentzako izango da. Zerbait saldu egin dugu baina material berriak jasotzen eta bilatzen ari gara eta hauek

Wallapop denda perfila egin dugu, baina gure asmoa, saltzeko beste bide batzuk aurkitzea da.

Eskerrik asko