
Larunbat honetan, otsailak 19, Bilbon egingo da “BERDINRUGBY” izeneko proiektuaren kirol- eta gizarte-arloko ekitaldiaren lehen jardunaldia. Bizkaiko Agintzari SCIS, Pirinio Atlantikoetako EVAH (Espace de Vie pour Adultes Handicapés), Nafarroako Zakan eta Gipuzkoako Zabaldu Koop ELK elkarteek antolatu dute ekimena, eta balioetan oinarritutako lan inklusiboa indartu nahi dute Euroeskualdeko gazteekin. Horretarako, errugbiari lotutako trukeak egin…