Atzo Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Zinegotziak Errekaldeko kiroldegiko instalazioak bisitatu dituzte, Bilboko Udalak berritu duen errugbi zelaia ikusteko.
Argazkia: Bilbao Kirolak
Belar artifizialaren aldaketarekin errugbi zelaiaren homologazioa lortu dugu. Hemendik aurrera, Estatuko eta Nazioarteko maila goreneko partidak hartzeko prest egongo gara.
Gogoratu behar dugu, belar artifiziala berritzeaz gain Udalak, harmaila berriak eraiki eta aldagela eta gimnasio batekin hornitu zituela.
Horregatik guztiagatik, Universitario Bilbao Rugbytik bereziki eskertu nahi dugu azken urteotan Bilboko Udalak eta Bilbao Kirolak errugbiaren alde egiten ari diren apustuagatik, eta bereziki Alkateari eta Gazteria eta Kirol Zinegotziari.
Eskerrik asko!
Argazkia: Universitario Bilbao Rugby