Valtecsa UBR Gipuzkoara joango da igande honetan, Ohorezko B Mailako 4. jardunaldiko partida jokatzeko.

Lehia honetara bi porrotekin eta garaipen banarekin iritsiko dira bi taldeak. Neurketa garrantzitsua da bientzat, asteburu honetan garaipena lortuz gero, bide onetik egingo baitute aurrera denboraldiko lehen fasea sailkapeneko goialdean amaitu ahal izateko.

Berdintasun handia dago multzoko taldeen artean, gehienak paretsu baitabiltza sailkapen-taulan. Horrek emozioa ematen dio ligari, baina, era berean, horren ondorioz, lehia bakoitza ezinbestekoa da, eta porrot egin edo garaipena lortzeak sufriarazi edo arnasa hartzeko aukera eman ahal baitu, ligako lehen fasea amaitzeari begira.

Bera Bera aurreko denboraldiko lehiaketan nabarmendu zen taldeetako bat izan zen, baina  aurtengo denboraldia ez du oso ondo hasi, aurreko jardunaldian lortu baitzuen ligako lehen garaipena. Ondorioz, neurketa honetara bestelako sasoi batekin  iritsiko da, Valtecsaren pareko baitago sailkapenean, eta, hori dela-eta, lehia are garrantzitsuagoa izango da.

Valtecsak, bestetik, bere jokoa berriz erakutsi nahi izango du Koten, eta Gesalaga Okelanen aurka etxean izandako porrota ahaztu.

Aurreikuspenen arabera, igandeko partida oso parekatua izango da; beraz, ziurrenik, aukerak hobeto aprobetxatzen dituen taldeak lortuko du puntuak bere kutxatilan jartzea.

 

Ohorezko B Maila – A Taldea. / AVK Bera Bera vs Valtecsa UBR

Donostia /  Azaroak 14 – 12:00etan.