Larunbat honetan, otsailak 19, Bilbon egingo da “BERDINRUGBY” izeneko proiektuaren kirol- eta gizarte-arloko ekitaldiaren lehen jardunaldia.

 

Bizkaiko Agintzari SCIS, Pirinio Atlantikoetako EVAH (Espace de Vie pour Adultes Handicapés), Nafarroako Zakan eta Gipuzkoako Zabaldu Koop ELK elkarteek antolatu dute ekimena, eta balioetan oinarritutako lan inklusiboa indartu nahi dute Euroeskualdeko gazteekin. Horretarako, errugbiari lotutako trukeak egin nahi dituzte Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako lurraldeen artean, hala egoera “normalizatuan” nola gizartean desabantailan dauden gazteak mobilizatuz (gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden eta adimen-desgaitasuna duten pertsonak, etab. barne hartuta).

 

Elkarte horiekin bat egin dute beren lurraldeetako errugbi-taldeek, “bazkideak” izenekoek, proiektuan laguntzeko: Bizkaiko Universitario Bilbao Rugby, Pirinio Atlantikoetako Aviron Bayonnais, Nafarroako Iruña Rugby Club eta Gipuzkoako Ordizia Rugby Elkartea.

 

Horren ondorioz, hainbat lanegun eta jarduera antolatu dira. Lehena otsailaren 19an izango da Bilbon, larunbatarekin; gero, zehaztu gabeko datetan, Baionan, Iruñean eta Ordizian izango dira.

 

Errekaldeko kiroldegian entrenamendu partekatua egingo da, parte-hartzaile guztien artean, modu mistoan eta orekatuan banatuta, eta, horrela, elkar ezagutzeari, partekatzeari eta abarri lotutako balioak sustatuko dira. 

 

Gero, “hirugarren denbora” izango da, eta 18 urtez azpiko kategoriako Universitario Bilbao Rugby – Gaztedi R.T partida ikusi ahal izango da.

 

Jardunaldian Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzi Itxaso Erroteta izango da.

 

Jardueren ordutegiak:

 

11:30etan: Proiektuen harrera eta aurkezpena. Hasierako masterclassa.

Universitario Bilbao Rugbyren egoitza.

 

13:00etan: Entrenamendu partekatua Errekaldeko kiroldegiko errugbi-zelaian

 

16:00etan: UBR – Gaztedi R.T. (sub18)