URB gaur Salamancan B Ohore mailarako bere bidea hasi da, bizkaiko taldeak Adus Rugby Salamanca-rekin indarrak neurtu ditu final-laurdenetan.

Salas Bajas zelaian UBR-a faboritotzat joan zen arren oso partida estua eskaini dute.

 Gaztelako taldeak aurrealdea askoz indartsuagoa bilbotarra baino aurkeztu du. Bere nagusitasun fisikoa lehen uneetatik inposatzen saiatuz

Atsedenaldian 17-14 lokalaren aldeko markagailua izan da, bizkaitarren akatsei esker etxekoek hiru puntu gehiago lortu dituzte.

Nahiz eta bigarren zatiaren hasieran Adus baloiaren jabe izan, UBR-ek oso defensa sendoa eginez besteen aldea hurbildu den bakoitzean puntuak berreskuratu ditu.

 Azken tarteko Fede eta Torronteguiren mutilen lan onari  esker aldea hazi da  24-38 amaierako emaitza lortu arte. Fangon datorren maiatzak 12 bilbotarrek eskuratutakoa baieztatu behar izango dute.