OHOREZKO DIBISIO B MAILARA IGOERA FASEA

Itzulera partida/Lau eta erdiko finala/Universitario Bilbao Rugby VS Adus Salamanca.

Maiatzak 12, igandea. 12:00etan.

UBR, ohorezko dibisio B mailara igotzeko lehian jarraitzeko asmoarekin Fango-ra heltzen da. Bilboko taldeak, joaneko partidan 24-38 aldeko emaitzarekin “Adus” garaitu ostean, abantaila aprobetxatzea eta hurrengo errondarako pasea lortzea bilatzen du.

 

Etxeko taldea, hainbat jokalari bajan dituelarik hitzordura ailegatzen da; baina, hurrengo faserako pasea lortzeko, taldeak oso lehiakor eta konbentzituta egingo dio aurre neurketari. Langileria teknikoa, ziur dago Gaztelako lurretan jokatutako partidan burututako hutsak berriro ere egingo ez dituztela, neurketa osoan zehar euren jokoa garatuz eta maila mantenduz.

 

“Universitario Bilbao”, inolako konbentzio ezta konfiantza barik heltzen da; izan ere, aurreko igandean “Salas Bajas-en” jokatutako partidan “Adus Salamanca-k” erakutsi zuen moduan, oso aurkari gogorra da, batez ere, duen aurrealdea aintzat hartzen bada.

 

Amesten jarraitzeko partida bat, laurogei minutu jarraitzeko eta helburua bizirik mantentzeko.

 

Fango polikiroldegiak, sententzia iradokiko du eta UBR-ko jokalariek euren zaleen laguntza oso garrantzitsua dela badakite; hortaz, UBR-ko klubetik harmailak klubeko kolorez betetzeko deialdia helarazi egiten dute.