Eneko Carlon-ekin, UBR-ko emakumezkoen senior taldeko entrenatzailea, alegia, hizketan aritu gara, emakumezko taldean gertatuko denari buruz eta gure gudarien etorkizunari buruz.
Carlon-ek, bi hamarkada baino gehiago klubean lanean eta integratuta daramana, emakumezko senior taldeko entrenatzaile izatea onartu zuen, gure neskek euren lana gero eta hobeto garatzeko eta hazten jarraitzeko lerroak markatuz, hori urte honetan frogatzeko aukera ez galduz.
Eneko, liga bukatzeko partida bat falta dela eta hori jokatzeko esperoan egonik, denboraldiari buruz hitz egin. Gure taldearentzat zelan igaro da?.
Oso denboraldi ona burutu da, taldea aurten, une oro hazi egin da eta hobetzeko urratsak eman ditu. Jokalarien taldea gaztea da, baina, oso ondo lan egiten dute, edukiak modu argi batean barneratuz eta horiek zelaian garatuz. Maila pertsonalean, zoriontsu, nire lehen urtea emakumezkoen kategorian zelan joan den pozik egonik.
Rugby-a praktikatzeko orduan, emakumezkoen eta gizonezkoen artean ezberdintasunen bat ikusten duzu?
Gizonezko jokalaria arinago izan ohi da, indartsuago, baina, neskak langileagoak dira, taktikoki, edukiak hobeto ulertzen dituzte. Rugby-a da, emakumezkoen zein gizonezkoen kategoriek gauza ezberdinak izan ahal dituzte euren alde. Baina, kirol berdina da eta alde batean zein bestean jokoa berdina da.
Nesken taldea entrenatzen hasi nintzenean, askok ea kontzientea nintzen non sartu nintzen galdetzen zidaten eta egia esanda, oso pozik nago. Egiten dugunarekin eta taldearen lanarekin asebete.
Zelan ikusten duzu emakumezkoen kategoriaren garapena gure klubaren barruan?
Hau lehian bere bigarren urtea da, entitate honen barruan emakumezkoen rugby-aren garapenaren alde hainbat urte dira lan egin dela, baina, kirolean, bere bigarren urtea da lehian eta hobekuntza duda barik ikusten da. Aurreko denboraldian seigarren postuan amaitu zuten eta aurten, azken partida jokatu baino lehen, hirugarren postuan gaude ligan. Denboraldi honetako helburua, maila gainditzea zen, ez zen erraza, baina, lortu du, horrek lana ondo egiten ari dela esanez.
Bide onetik aurrera goaz, lasaitasun osoz lan egiten da eta etorkizunera begiratuz, baina, hobekuntza eta aurrerapena ikusten da.
Jokalari kopuru gehiago falta zaizkigu eta gehiago sartzeko lan egiten ari gara, horrek maila igotzea eta hazten jarraitzeko aukera emanez.
Etorri eta etorriko diren jokalariez hitz egiten ari garela, zelan ikusten duzu nesken taldeko oinarria?
Ondo, gogor datoz. Maila nagusietan integratzeko denbora zenbatzen ari gara. Maila oso on bat dute; baina batez ere, ikasteko eta hobetzen jarraitzeko gogoak dituzte.
Taldeari zein etorkizuna ikusten diozu?
Egia esanda, ona. Lortu ahal duten mailaren ondorioz, etorkizun izugarri bat izan dezaketela uste dugu. Jende askok pentsatzen du, edo pentsatzen dugu, era honetan lan egiten jarraitzen badugu eta ahultzen ez bagara, momentu txarrak helduko diren arren, denbora gutxi barru, gure jokalariek uste baino lehen, estatuko txapelketetan lehiatzeko aukera izango dute. Etorkizuna dugu eta horretarako lan egiten dugu.
Esaten dituzun erronkak lortzeko iragarpen bat botatzen duzu edo airean uzten dugu?
Ez dugu datarik eta denborarik jarriko, baina, era horretan lan egiten jarraitzen badugu, uste baino lehenago izan daiteke.