Universitario Bilbao taldeak lortu du Ohorezko B mailara igotzeko helburua, Galiziako Rugby Ferrol taldeari argi eta garbi irabazi ondoren. Bilboko klubak partidu bikaina egin zuen, jokoan nagusitu baitzen lehen aldiko lehen erditik aurrera, arerioa gainditu baitzuen arlo guztietan, eta markagailuan irabazi baitzuen ezin eztabaidazko emaitza lortuta: 45-3 Garaipen honi esker kluba Estatuko errugbiko bigarren kategoriara itzuliko da, eta Bizkaiko beste hiru talderekin batera lehiatuko da hor. Zalantzarik gabe, arrakasta handia gure lurraldeko baloi obalatuko kirolarentzat.

 Bi taldeak zalantzaz hasi ziren, bidezko kontua, jokoan zegoena ikusita; batak bestea haztatzeari ezin zioten zelaiko alde desberdinetan, baina ez batak ez besteak ez zuten lortu aurrera egitea. Minutuek aurrera egin ahala, Universitario taldea hasi zen arriskua sortzen, arerioaren entsegu-lerrora indar gehiagoz hurbiltzen.

 

Erlojuko orratzek aurrera egin ahala, Bilboko jokalariak ondo jokatzen hasi ziren, aurreko denboraldian bereizgarri izan zuten joko ona erakutsiz, lerro ireki eta mugimendu arinekin, baina arerioen defentsak ez zuen aukerarik ematen joko on horren emaitzak jasotzeko.

Hala ere, azkenean, ondo egindako lanak fruitua eman zuen: ordu laurdena igaro ondoren, UBR taldeak aginpidea hartu zuen, lehen entsegua eta transformazioa gauzatu ondoren. Emaitza 7 eta 0 zela, kartak mahai gainean agirian ikusten hasi ziren.

 

Ferrol taldeak ez zuen amore eman ekintza horren aurrean, eta aurrelariek bilbotarren gauzatze-eremura iristea lortu zuten; zigor-kolpe bat izan zuten alde, eta, hori gauzatuta, 7-3 emaitza azaldu zen markagailuan.

 

Alabaina, Bilbao Rugby taldea ez zen Aviléseraino joan aukera alferrik galtzeko, eta, baloia mugitzen hasi orduko, beste entsegu bat eta transformazioa gauzatu zituen, eta, hala, urrutiratu egin zen markagailuan, 14-3. Argi zegoen eskuratu nahi zuela Ohorezko B Dibisiorako lehian zegoen plaza.

Ferrol taldeak ez zuen bere lekua aurkitzen zelaian, gehienbat bilbotarrek defentsan egindako lan onaren ondorioz. Hala, Fede eta Torron-en jokalariak, horretaz baliatu, eta berri igo ziren, markagailuan tartea handiagotzeko: 21-3, jokoan 35 minutu igarotakoan.

Errekaldeko taldeak ez zuen aukera galtzen utzi nahi, eta, beraz, bere erritmoari eta aparteko jokoari eutsi zion. Atsedenaldira iristean, markagailuan tarte handiagoa izatea lortu zuen horrela: 28-3, lehen aldia amaituta.

Bigarren aldiko minutu batzuetan jokatuta, egoera ez zen aldatu, eta UBRk berriz gauzatu ahal izan zuen, zigor-kolpea izan ondoren. Emaitza ikusita (31-3), argi hasi zen igoerarako taulako egoera ikusten.

Ferrolek ez zuen igotzeko ametsari alde egiten utzi nahi, eta ahalegina egiten zuen aurrera egiteko, asmo handiz baina ez joko onez, bizkaitarren defentsa-lanak eutsi egiten baitzien Galiziako jokalarien oldarrei.

Minutuek aurrera egin arren, egoera ez zen aldatzen: UBR nagusitzen zen, eta Ferrolek nahia eta ezina erakusten zuen erasoko hainbat ekintzatan.

Bilbotarrek beste entsegu bat eta transformazioa gauzatu zuten bigarren aldiko hogei minutu igaro ondoren, eta horrek estasia eragin zuen Santa Bárbarako harmailetan, Avilésen zeuden Bilboko ikusle ugariak pozez gainezka jarriz haien taldearen partida bikaina ikusita.

Une horretatik aurrera, Universitario Bilbao taldeak atzean eduki zuen arerioa,eta ahalegina egin zuen Ferrolek erdialdeko lerroa zeharkatzerik izan ez zezan, horrela, une oro bere nagusitasunari eusteko.

UBRk azken aldian gauzatu zuen azken entsegua irteerako pistola-tiroa izan zen Bilboko zaleentzat eta jokalarientzat, lortzear zuten arrakastak eragindako zoriona zela-eta. Azken emaitzak (45-3) garaipena eta Ohorezko B Mailarako igoera eman zizkion Bizkaiko taldeari.

Nolanahi ere, ez du denbora askorik izango lorpen hori dastatzeko, datorren astean kategoria berrian jokatuko baitu, Gipuzkoako Zarauzko taldearen kontra.

 

Gora UBR!!

Universitario Bilbao Rugby 45 vs Club Rugby Ferrol 3.

Avilés. – 2019ko irailaren 7a.

Argazkiak: UBR / Solo Rugby desde Asturias.