Irailaren 16tik 19ra arte, nazioarteko errugbiaren munduko figurarik nabarmenetako bat izango dugu gurean.
Argentinako errugbiko hautatzaile ohi Daniel Hourcadek entrenamendu-saioak egingo ditu, gure klubeko hainbat kategorietako jokalariekin, Fango zelaian.
Hilaren 17an Hourcadek hitzaldia egingo du Deustuko Unibertsitatean, eta hurrengo egunean, irailak 18, asteazkena, gosari-foroan egongo da Gran Bilbao hotelean.
Hourcaderen curriculuma izugarria da: Rugby Worldek 2015. urteko entrenatzaile izendatu zuen, Planet Rugbyk urteko entrenatzailerik onena jo zuen (2015), 2015eko mundialean semifinalista izan zen Argentinako selekzioarekin, etab.
Zalantzarik gabe, Universitario Bilbao Rugby kluba harro dago egun hauetan Argentinako entrenatzailea gure artean izateaz eta harengandik ikasteko aukera izateaz.