UBR taldeak, liga porrot batekin hasi du, Zarautz Rugby taldearen aurka jokatutako partidaren ondorioz. Gipuzkoarren eta Fango-ko jokalarien arteko neurketa izan da, etxekoek partidaren norabidea hartu dute, lehenengo hamabost minutuak igarota markagailuak 8-0 erakutsiz, horrek neurketaren lehenengo minutuetan etxekoen nagusitasuna adierazi zuen

Baina, UBR ez da amore ematen duen taldea; kontrara, lerroz-lerro, metroz-metro, bere jokoa inposatzen joan zen, era horretan “obalatua” modu ziurrean mugituz eta Borja Lozanoren entseguari esker, lehenengo puntuak markagailura igoz. 8-5eko emaitzak, Bilbotarrei hegoak emanez.

Hala ere, UBR-ren zoritxarrerako, Zarautzek entsegu bat eduki zuen, UBR-k izandako hutsegite baten ondorioz, hortaz, atsedenaldira 13-5eko markagailuarekin heldu ziren.

Atsedenaldiaren ostean, neurketaren norabideak joera berdinarekin jarraitu zuen. UBR-ren aldetik aurrera egiteko gogoekin; baina, horrek ez zuen emaitza askorik ematen, izan ere, etxeko taldeak, zigor kolpe batzuei esker, puntuak gehitzen hasi zen, abantaila areagotuz.

Baina, lehenengo zatian bezala, Bilbokoen indarra dela medio, Fede eta Torron-en jokalariek markagailua gehitzea lortu zuten Strauus hego-afrikarrak burututako entsegu baten ondorioz. Modu horretan, markagailua 22-12 ipini zen, partida bukatzeko 18 minutu falta zirelarik.

UBR ahalegintzen jarraitzen zuen, baina, Zarautz-en defentsak ez zuen hurbilketa uzten. Beraz, Asti-koek 73. minutuan Valentziarraren entsegu bati esker euren alde markagailua igo zuten; gainera,Chaudierek eraldatutakoaren ondorioz, ia-ia  neurketa itxita geratu zen, amaierarako 8 minutu falta zirelarik markagailuak 29-12 adieraziz.

Partidaren azkeneko jaurtiketetan, UBR-k hurbilketa bilatzen jarraitu zuen, baina, etxekoen defentsak horiek mozten zituzten.

UBR-k ligako lehenengo partidan porrota burutu du. Gure jokalariek neurketaren hainbat momentutan irudi oso ona eman zuten; baina, egindako hutsegiteek, Zarautzek era eroso batean markagailuko puntuazioa gehitzeko eragin zuten.

Orense, Bilbao Rugby-rentzako hurrengo aurkaria izango da. Galiziako taldea da, liga irabazten hasi dela Uribealde Rke taldearen aurka.

BabyAuto Zarautz RT – 29 vs Universitario Bilbao Rugby – 12.