UBR-ren talde ezberdinentzako, hurrengo larunbateko, irailak 21, jardunaldia bizia izango da. Fangon eskolako neurketak izango dira Ordizia RT-ren aurka, eta mutilen Senior “B” taldeek, aurre-denboraldiko partidak jokatuko dituzte.

Errekaldeko kiroldegian, M-10, M-12 eta M-14 taldeak jokatzen lehenengoak izango dira goizeko 11:00etan. Jarraian, goizeko 12:15etan M-16 taldeak zelaira jauzia egingo du eta M-18a, parte-hartzen azkenekoa izango da.

Arratsaldeko 18:30etan, Fangon beste neurketa bat jokatuko da; mutilen Senior “B” “Barbarians” taldea, Zaragozako “Fénix RT” taldearen aurka.