Porrotarekin amaitu arren, partidu batzuek garaipenaren zaporea dute.

Errekalden jokatutako partiduak kutsu heroikoa izan zuen, Davidek Goliati aurre egin, eta irabazteko zorian egon baitzen. Bigarren aldiko lehen ordu laurdenean izandako deskonexioko minutu batzuei esker, Galiziako taldea aurretik jarri zen markagailuan, eta jokoan zeuden puntuak eskuratzea lortu zuen. Hala ere, UBR taldea garaipena lortzeko zorian egon zen, partiduko azken segundora arte.

Partiduaren hasieran, talde bisitaria zelaiaz jabe egin zen, eta UBR taldeko defentsak lerro guztietan aritu behar izan zuen lanean.

 

Bizkaitarrek ahalegina egin zuten arerioaren eskema puskatzeko, eta ezker bandatik egindako igoera batean lortu zuten, Juan Echevarrietak entsegu batean tantoa egin baitzuen, talde osoaren jokaldi bikain baten ondoren.

Ourensek berehala erantzun zuen, eta, entsegu baten ondoren, berdinketa lortu zuen. Gero, Pérezek entsegua gauzatu, eta aurretik jarri zuen Ourense markagailuan: 5-7.

Egoera horrek haizea eman zion Campusi, eta entsegu-lerrotik hurbil ibili zen hainbat aldiz, Bizkaiko defentsak ondo geldiarazi bazuen ere.

Gero, UBR agintea hartzen hasi zen, eta Sáenzek entsegu bat egin, eta Aitor Garcíak ondoko transformazioa gauzatu ondoren, markagailua 12-7 tantotan zegoen, atsedenaldirako 5 minutu falta zirela.

Azken aldian, Ourense taldea ohartu zen arerioak gainditu egiten zuela. Hala ere, zigor-kolpe batez, Pérezek bikain egin zuen tantoa, markagailua 12-10 utzita, lehenengo berrogei minutuak jokatuta.

Lehen aldiaren amaieran Bizkaiko jokalariek maila altua erakutsi arren, bigarren aldiaren hasieran kontrakoa gertatu zen. Huts egindako minutu horiei esker, Ourensek distantzia ateratzea lortu zuen hamaika minututan: 12-20.

UBRk ez zuen amore eman, eta hobeto jokatzeari ekin zion pixkanaka: lerro artean mugitzen eta aurreratzen, beste entsegu bat egin, eta transformazioa gauzatu zuen, markagailua 19-20 tantotan utzita. 

Azken zatiko tren-talkan, Ourensek ondo asmatu zuen aurkitu zuen arrakala txikiaz baliatzen, puntu gehiago egiteko.

Azken bi minututan, bazirudien behin betiko markagailua erabakita zegoela: 20-27. Hala ere, Uni taldeak ez zuen partiduarekin etsi, eta, zigor-kolpe batean Garcíak tantoa egin ondoren, 5 puntura jarri zen: 22-27.

UBR-k garaipena bilatu zuen, eta ez zen urruti ibili; baina, azken igoeran, bisitariek baloi obalatua harrapatu, eta kanpora jaurti zuten, partidua amaitutzat emateko.

Universitarioak galdu egin zuen, eta, zalantzarik gabe, gehiago merezi izan zuen; alabaina, deskonexioko minutu batzuengatik, ezinezkoa izan zen garaipena etxeko taldearentzat izatea.

 

GORA UBR!!

Universitario Bilbao Rugby 22 vs Campus Ourense Rugby 27.