Avilés ez zen hiri talismana izan zen. Garaipena hurbil egon zen, baina azken hamar minutuetan oso txarto jokatu zuenez, ezinezkoa izan zen.

Bi aurpegiko partidua. Avilésko taldea partiduaren hasieran eta amaieran nagusitu zen, eta Universitariok ondo asmatu zituen lehen aldian izan zituen aukera guztiak. Lehen aldiaren bukaerako markagailuak argi islatzen du bilbotarrak ondo aritu zirela jokoan: 6-14.

Irudi bikaina lehenengo berrogei minutu horietan: abaguneak aprobetxatu zituzten, eta arerioa ez zen eroso sentitu aldi horretako minutu gehienetan.

Alabaina, partiduek bigarren aldian dute amaiera, ez aurrenekoan; eta, aldageletatik itzultzean, Belenos taldeak onera egin zuen, eta pixkanaka lehian nagusitzen joan zen.

Bilboko defentsaren lanari esker, eta Avilésko taldeak izandako akatsen ondorioz, asturiarrek ez zuten punturik lortu.  UBRk erasoaldiak geldiaraztea lortzen zuen, baina ezin zen arerioaren lerrora iritsi, eta gero eta lur gehiago galtzen zuen.

Avilésko taldeak aldaketa batzuk egin zituen, erantzun nahian, azken adoreak erabiliz: 73 minutuan Carocik entsegu bat lortu zuen, eta Jabasek, transformazioa gauzatu, eta tantoa egin zuen, taldea puntu bateko aldean jarriz (13-14), artean zenbait minutu falta zirela. Denetik gerta zitekeen, eta halaxe izan zen.

Azken tantoak emandako bulkadaz, Zaroren jokalariek adorea bildu zuten; eta partiduan gehien nabarmendu zen gizonak, Jabase argentinarrak, zigor-kolpe bat aprobetxatu, eta aurretik jarri zuen bere taldea, partiduko azken uneetan: 16-14.

Pasek Belenosek garaipena lortu zuen, Universitario borrokalariaren kontra. UBRk hurbil eduki zuen garaipena, baina, bigarren aldian izandako bolada txarrak hondatu egin zuen lehen aldian egindako joko bikaina.

 

GORA UBR!!

Pasek Belenos 16 vs Universitario Bilbao Rugby 14.

Ohorezko B Maila. / 3 Jardunaldia.

(Argazkiak: Javier Barcena)